BONDS

Teknion
2021

Iratzoki&Lizaso

BONDS eserleku bigun modularra Teknionentzat egongela argitsu batean

Zenbait proiektu eztabaida batetik sortu izan dira. Teknion Kanadako altzari egile erraldoia da eta eurekin proiektuak elkarrizketa askoren ondorioz etortzen dira.Eserleku modularren konfigurazioak era kontrolatu eta intuitiboan nolabait emateko sistema baten bila ari ginen.

Bi uhal modu jakin batean lotuz gero "mekanismo" sinple baina adimentsu honekin egin genuen topo, eta horrek askatasun maila oso interesgarria ahalbidetzen zuen moduluentzat. Historian zehar objektu gutxitan erabili izan den sistema bat da eta potentzial handia zuela uste genuen. Eserleku modular-bilduma bati aplikatuta, exerlekuak konfiguratzeko aukera "naif"xeago bat zekarren. Normalean eserleku-sistemetako eranskin mekanismoak bereziki teknikoak izan ohi dira eta Bonds-en kasuan kontrakoa ematen da, elementu ludiko bat.

Lantoki eta erakundeetako espazio publikoak aldaketa ugari jasaten ari dira azken urteotan. Bonds-ek espazio horien adaptazio erraz eta naturalak ahalbidetzen ditu. Errealitate berrietara egokitzea ohiko bihurtzen ari da eta beharren arabera exertzeko moduluen konfigurazioa erremintak erabili gabe aldatzeko gaitasuna oso interesgarria iruditzen zitzaigun.

Teknionerako BONDS eserleku moduluen goiko ikuspegia
BONDS eserleku modularrak Teknionentzat, uhal-mekanismoaren zirriborroa
Teknionerako BONDS moduluen eskalako maketak antolatzen eskuak
BONDS eserleku modularrak Teknionerako, bi pertsona eserita dituen lerro-marrazketa

Lankidetza-inguruneen testuinguruan, malgutasun honek mugimendu sutila ahalbidetzen du, erabiltzaile finalak pribatutasun-maila desberdinetara edo espazio-kudeatzaileen berrantolaketa handietara moldatzeko, manipulazio minimo batekin. Bere izaera sistematikoa eta modularra tresna praktikoa da arkitektu zehin espazio-antolatzaileentzat.

Bonds-en diseinu prozesuan kontsiderazio estetikoak kontzeptuaren ondotik etorri ziren. Ideia sendoa zen berez, baina ahalik eta xinpleena izatea nahi zen. Formak, Bonds-en funtzionamendu logikarekin oso lotuta daude. Teknion-en produktu eskaintza ildoari egokitzen zaizkion lerro sinple eta leunekin definitzen saiatu gara, beharrezko iruditzen zitzaigun lekuan detaile justuak gehituz.

BONDS eserleku bigun modularrak Teknionentzat, tapizeria hori eta grisarekin
Aurrekoa
Aurrekoa

GURI | Akaba

Hurrengoa
Hurrengoa

XUME | Alki