KUTXA
Treku
2022
Iratzoki&Lizaso
Zenbait kasutan ideiak arrazoitze prozesu baten ondorioz sortzen dira eta beste batzuetan behar oso zehatz batzuek gidatu ohi dituzte proiektuak. Kasu honetan, ustekabean sortu zen marrazki bat izan zen gure interesa piztu zuena. Zirriborro horretan, egitura arkitektoniko oso sinple baten barruan zintzilikatutako kutxa baten ideia ageri zen jada.
Kutxaren garapena denboran zehar luzatu zen eta Trekurekin lankidetzan pixkanaka bilduma osatzen duten xehetasun bakoitza zehazten joan ginen. Elementuen arteko kontraste kontzeptua hor zegoen hasieratik baina materialak, lodierak, proportzioak eta beste hainbat xehetasun pixkanaka joan ziren definitzen.
Bilduma osatzen duten pieza guztiek nolabaiteko eskulturalitatea dute. Ideia zen espazio lasaiagoak eta zainduagoak sortu ahal izatea eta altzariaren edukinaren optimizazioa bigarren maila batean kokatu zen.