LAN

Alki
2019

Iratzoki&Lizaso

Alkirako LAN bulegoko aulkia zurezko bizkarraldearekin

Erronka bat jarri genion geure buruari: Alki izaera lukeen bulego aulki bat sortzea. Altzari-kategoria honetako kode ergonomikoak bete behar lituzke, Alki unibertsoari ere atxikita, egurraren berotasuna eta atxikimendu emozionala ezinbestekoak beraz.

Honen bidetik, ondoko erronka gehitu genion ariketari: Bulegoko aulkiak gustuko ez dituzten pertsonentzat bulegoko aulki bat sortzea

Ohartu ginen gure inguruko gero eta jende gehiagok gero eta estimu gutxiago zuela bulegoko aulkiekiko. Aulki hauen kode estetikoak tresna «ortopediko» baten antza handiagoa du inguru sano batetako altzaria baino. Gainera, adituen arabera bulegoko aulkietan izaten diren ajusteak gehienetan ez dira erabiltzen. Horretaz gain, kasu askotan bulegoko aulkiek erabiltzaileak maiz aldatzen dituztela kontuan hartzen bada, ideia interesgarria iruditu zitzaidan alferrikako funtzioak kentzea.

LAN aulkiaren ezaugarri funtzionalak ez dira nabarimengarriak: mekanismo nagusia adibidez eserlekuaren azpian izkutatua dago eta beso-euskarriek bizkarraldearen osagarri naturalak dira. Forma ahalik eta goxoena eman diogu, erabiltzailearekin kontaktu guneetan batik-bat. Hau guztia bulego giroan objektu atsegin eta eroso bat edukitzeko.

Alkirentzako LAN bulegoko aulkia etxeko bulego bateko mahaian
Artisaua Alkirentzat LAN aulkiaren egurrezko zati bat zizelkatzen
Alkirentzako LAN bulegoko aulkia atzetik ikusita mahaian
Hiru LAN bulegoko aulki Alkirentzat, tapizeria kolore ezberdinetan
Aurrekoa
Aurrekoa

ILDO | Sokoa

Hurrengoa
Hurrengoa

HELDU - Alki