KLIK
Sokoa
2016
Iratzoki&Lizaso
Orain arte diseinatu ditudan produktuen artean gogokoenetarikoa dut Klik bilduma. Elementuak elkarren gainean pausatzearen logika kontzeptualak beti erakarri izan nau. Kasu honetan gainera Klik-i beste edozein aulkitan aurkitzea oso zaila den erosotasuna emateko balio izan du superposizio joku honek. Lehen begiratuan keinu hutsa dirudien zerbaitek aulki honesta bat definitzen du, non elementu bakoitzak funtzio oso argia duen. Eserlekuaren flexibilitateari esker bizkarraldeak ederki eusten dio erabiltzailearen bizkarrari hau inguratuz. Elementu bakoitzaren materialaren hautuan funtzioaren logika aplikatu zen. Exerlekua, plastiko injektatuz ekoizten da bilatzen den flexibilitate eta kostu egoki bat lortzeko. Bizkarra berriz, egurrezkoa zen lehen ideian.
Kontzeptu honek garapen prozesu neketsua izan zuen. 2016an Orgatec ferian aurkeztu zenetik kontzeptu horren berrinterpretazio ugari ikusi dira merkatuan. Itxura nahiko xinple eta grafikoa eduki dezake baino bere barruan izkutatzen du aulkiaren teknikotasuna.