LUR
Alki
2021
Iratzoki&Lizaso
Ariketa polita izan zen LUR-ena. Berotasuna duten bi material ezkontzea zen. Aldi berean, aldameneko bi enpresa elkarrekin lan egitea ere izan zen, eskuz egindako errotik eskala txikian eta ertainean ekoizteko bi modu. Alki eta Poterie Goicoechearen arteko topaketa hau posible egiteko ariketa formal sosegatu bat planteatu zen. Formek ez zuten protagonista izan behar. Emaitza elementu bilduma aberatsa eta beroa da.